Students’ European Forum

Bakaikuko Adierazpena

Astearte 2008-ko urtarril-ren 29 par Zawra

JPG - 98.4 KB
I Students’ European Forum. Bakaiku
Photo by: Mr Theklan

Testuingurua

Europako txoko ezberdinetatik etorritako ikasleak Bakaikun bildu gara Europako Ikasle Foroan, Madrilen izandako Foroan antolatutakoa berau. Europako erralitate ezberdinak bizi ditugun ikasleak, Bakaikun bildu gara, herri txiki batetan, botere guneetatik urrun, izan ere, eraikuntza egokiena oinarritik egiten dela sinesten baitugu, amuarraiak begi bi eta sei eskailuk hamabi baitituzte.

Europar Goi Hezkuntza Esparrua nazioarteko korporazioen menpe eta hauen merkatal interesen arabera diseinatua izan da, Goi Hezkuntzaren erreforma beraien neurrira eta nahierara eginez: elitizazioa, merkantilizazioa eta pribatizazioa. Bologna prozesuak bultzatutako Europa hau MME eta bere ZSAO, KGEE, Europar Batasuna eta Munduko Bankua bezalako erakunde supranazionalen menpe dagoen Europa bera da.

Batzen gaituena beraz, inposatu diguten Europa antidemokratiko, neoliberal, patriarkal eta kapitalari meneraturikoaren aurkako erresistentzia da.

Europar konbergentzia ikasleon eta biltzen gaituen komunitateen eskubideak erasotzen dituen ofentsiba neoliberal bezala ulertzen dugu, bereziki hezkuntzarako eskubidea urratuz. Europar Konbergentziaren unibertsitatea, kualifikazio eta eskubiderik gabeko langileen fabrika bat baino ez da, zeinak merkatu kaotiko bati egokitzen zaizikion, beharrizan sozialekin hautsiz eta interes pribatuei erantzunez.

Antolakunde supranazionalen tresna izanik, estatuak dira herritar eskubideak negoziorako gune bihurtzen dituztenak; interes pribatuei erantzuteko merkatal errentagarritasunerako irizpideei meneratzen zaizkien agentziek burutzen dituzten zerbitzu publikoak, zeinak errentagarritasun sozialari meneratzen diren. Beste maila batean, erreforma hau unibertsitate eta fakultate bakoitzean gauzatzen da eta bertatik eratortzen dira eraso honi erantzun eta berau iraultzeko espazioak ere.

Adierazten dugu

Hezkuntzak herritar ororen eskura, eskuetan eta zerbitzura egon behar du.

Eta horregatik, pribatizazio eta merkantilizazio prozesu hauen aurka gaude gu, hezkuntza eskubide unibertsal gisa ulertzen baitugu. Beraz, elitizazioa dakarten neurrien aurka azaltzen gara.

Behar dugun unibertsitatea, publikoa, demokratikoa eta herritarra izan behar da.

* Publikoa, herritar orori irekitako espazioa izan behar da, guztionetik guztiontzako finantzatua. Eta beraz, inongo oztoporik gabea. * Demokratikoa, erabakiak modu horizontal eta gardenean hartzen direla bermatzen duen unibertsitatean sinesten baitugu. Jendarteak unibertsitateko jardueran parte hartu behar du eta honek bere beharrein erantzun behar die. * Herritarra, enpresen eta ekonomia pribatuaren zerbitzura ez dagoena eta herritarren zerbitzura egongo dena; funtzio kritikoa, eraldatzailea, ez diskriminatzailea, inklusiboa, askatzailea, laikoa eta hezkidetzailea izanik. Jendarte libre, justu, parekide eta amalurra errespetatzen duena eraikitzen lagunduko duen hezkuntza behar dugu.

Era berean, Europar Konbergentziak eragiten duen homogeneizazioaren aurka jarduten dugu: errealitate eta identitate ezberdinen eta herriek duten ezberdintasun eskubidearen garapena eta errespetua bermatzeko herri orok eduki behar du era demokratikoan bere Hezkuntza Sistema eraikitzeko eskubidea, modu honetan garapen kolektiboa emango delarik; honek behar sozial, kultural eta politikoei erantzun beharko dio.

Aipaturiko jendarte eredu honi erantzuten dion unibertsitate eredu honek, ikasleon bizi baldintza materialen prekarizazioarekin talka egiten du.

Prekarietateari aurre egitea ezinbesteko baldintza da, ikasle guztiontzako ikas baldintza duinak defendatzerako orduan. Eta beraz, ahalmen kooperatiboak unibertsitatearen erdigunean kokatuz, bizi duen errealitate sozialerako baliagarria izan beharko da.

Horregatik exijitzen dugu

• Unibertsitate komunitateari eta orohar jendarteari, nahi dugun hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida zabal bat irekitzeko beharra.

• Era berean, Europar Goi Hezkuntza Esparrua aplikatzen duten legeen berehalako gelditzea, Bologna Prozesua bertan behera uztea eta erakunde ez demokratikoak desegitea.

• Hezkuntzarako eskubidea kontuan hartuz, ezinbestekoa iritzi diogu eskubide honen egikaritza bermatze bidean, hau oztopatzen duten neurriak ezabatzea; ekonomikoak, administratiboak, akademikoak, kulturalak edo bestelako izaerakoak izanik ere. Modu positiboan, hau bermatuko duen beharrezko neurrien urgentzia azpimarratzen dugu.

• Unibertsitateak, zerbitzu publiko gisa eta kooperaziorako zein pentsamendu kritikorako gune bezala ulertzen ditugu eta prekarietatea alboratzen dugu; unibertsitatetik enpresen kanporatzea eta bertan eskaintzen diren zerbitzu ororen desmerkantilizazioa exijituz.

• Europar Konbergentzia gelditu daiteke, merkatarien Europa eraikitzeko modu bakarra menpekotasuna eta isiltasuna da. Behin baino gehiagotan egin dute topo boteretsuek kontrabotere belaunaldiaren fenomenoarekin. Honakoa ez da, unibertsitate erreforma baten ondorioz bankarien asmoak hutsean utzi dituen aurrenekoa aldia.

Eskubideak ez dira inoiz oparitu. Herriek lortu dituzten garaipen guztiak borrokaren ondorio izan dira.

BORROKA DA BIDE BAKARRA

Bakaikun, 2006ko martxoaren 26an. EUROPAKO IKASLE FOROA


Forum